XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER DAKIZU? ZER GOGORATZEN DUZU?

- Poligono bat lerro poligonal itxi batez mugatuta dago.

- Poligonoa erregularra edo irregularra izan daiteke.

- Poligonoak aldeen arabera sailkatzen dira.

- Triangeluak beraien aldeen eta angeluen arabera sailkatzen diren poligonoak dira.

- Laukiak lau alde dauzkaten poligonoak dira.

- Paralelogramoak aurkako aldeak paraleloak dauzkaten poligonoak dira.

- Koadrikulak planoan kokatzen laguntzen digu.

POLIGONOAK

Ezagutzen duzu trafikoko seinale hauen esanahia?

Seinale triangeluarrek arriskua adierazten dute.

Seinale biribilek bete-beharra edo debekua adierazten dute.

Lauki eta laukizuzen itxurako seinaleek berri-emaleak dira.